geosinklinal

1. Geol.

1960. eta 1970.eko hamarkaden aurretik geologoek mendikateetan behatutako materialaren eboluzio eta eraketa azaltzeko erabiltzen zuten teoria. Oro har, eredu geosinklinalean bi ildaska (miogeosinklinala eta eugeosinklinala) eta bi zimur (miogeoantiklinala eta eugeoantiklinala) bereizten dira. Gaur egun mendikateen egitura guztiak plaka-tektonikaren ereduaren bitartez azaltzen dira. Beraz, termino hau zaharkituta dago eta ez da erabiltzen.

2. Geol.

Kontinente-ertzetako lurrazaleko sakonunea, luzaroan sedimentazio eta hondoratzea jasan duena. Honela metatutako materialak beste orogenesi batean zehar tolestu egingo dira, mendilerro berriak eratuz.