gainkarga

1. Teknol.

Egitura, elementu edo aparatu batek ohiz kanpoko egoeretan jasateko gai izan behar duen karga gehigarria, hura eraikitzean edo haren osagaiak kalkulatzeko eta fabrikatzeko orduan kontuan hartu beharrekoa. Adibidez, herrialde hotzetan eraikinek gai izan behar dute haien gainean metatuko den elurraren eta izotzaren karga jasateko; eta motor elektrikoek gai izan behar dute ohiko karga-kondizioen gainetik lan egiteko aldi batez.

2. Teknol. Elektr.

Motor eta aparatu elektrikoetan, funtzionamendu normalerako aurrez ikusi den kargarekiko gehiegizko karga.