gabila

1. Teknol.

Zurezko piezetan sartzeko torlojua, hari-neurri luzekoa. Ardatza zilindrikoa edo kono-enbor formakoa izan daiteke, eta muturra konikoa da, zurean sartzeko; badira bitariko ardatza dutenak ere: zilindrikoa eta haririk gabekoa burualdean eta hariduna muturraldean. Burua karratua edo hexagonala izan ohi da, edo biribil artekaduna, bihurkina sartzeko. Hari zorrotza du, ebakitzailea, sartu ahala haria emateko zurari.