fusible
- 1. Teknol. Elektr.
Korronte elektrikoaren intentsitateak balio jakin bat gaindi ez dezan erabiltzen den konexio-gailua. Intentsitatea balio hori baino handiagoa denean, fusiblearen barneko haria, beroak eraginda, urtu egiten da; ondorioz, zirkuitua ireki eta eten egiten da korrontea. Hala, gehiegizko korronte elektrikoak zirkuituaren osagaiei kalte egitea eragozten du.