fuel-olio

1. Kim./Teknol.

Petroliotik lortzen den erregai likido iluna. Petrolio gordinaren destilazio zatikatuan 370 °C ingurutik gora lortzen den frakzioa edo haren eta beste frakzio arinago batzuen arteko nahastea izan daiteke. Oro har, harrikatzaren ordez erabili ohi da (berokuntzan, zentral termikoetan, itsasontzietan, erregai industrial gisa eta abar). Erretzean sufre-oxido gehien aireratzen duen erregaia da.