fotolisi

1. Kim.
sin. fotodisoziazio

Konposatu kimiko bat erradiazio elektromagentikoaren eraginez zatitzen den erreakzioa, fotoien energia xurgatzearen ondorioz gertatzen dena. Fotolisia argi ikusgaiarekin erlazionatu ohi da, baina, adiera zabalean, espektro elektromagnetikoaren erradiazio guztien eraginaren ondorioa izan daiteke. Fotosintesiaren argitako fasearen lehen urratsean, uraren fotolisia gertatzen da: H2O + 2 fotoi (argia) 2e + 2 H+ + œ O2.