fosfina
Hidrogeno fosfuroa (PH3). Gas kolorge, pozoitsu, sukoi eta usain txarrekoa da, airea ukituz gero berehala erretzen dena. Arnastean toxikoa da, eta oso narritatzailea. Erreakzio organikoetan eta kondentsazio-katalizatzaile moduan erabiltzen da.
Fosforo tribalentez asetako hidruroei ere fosfano deritze. PnHn+2 formula orokorra dute. Esaterako, H2P-PH2 konposatua difosfanoa da, HP(PH2)2 trifosfanoa, eta abar.
IUPAC erakundeak fosfano terminoa hobetsi du.