fosfato
- 1. Kim.
Azido fosforikoaren gatz edo esterra, PO43- taldea duena. Fosfato ez-organikoak asko erabiltzen dira nekazaritzan ongarri edo herbizida moduan; fosfato organikoak, organofosfatoak [OP(OR)3], berriz, oso garrantzitsuak dira biokimikan.
- 2. Miner.
PO43- talde anionikoa duen mineralen klasea. Oxigenoak fosforoa inguratzen du tetraedro bat osatuz. Kristal-egitura berdina dutenez, fosfatoak, artseniatoak eta banadatoak klase berean sailkatzen dira, eta mineral hauetan, P5-, As5- eta V5- elkarren artean trukagarriak dira.