formula
- 1. Autom.
Zirkuituetan lehiatzeko soilik erabiltzen diren jarleku bakarreko automobilak sailkatzeko kategoria. Karrozeria eta pneumatikoen tamaina, pisu eta zilindradaren arabera sailkatzen dira.
Zirkuituetan lehiatzeko soilik erabiltzen diren jarleku bakarreko automobilak sailkatzeko kategoria. Karrozeria eta pneumatikoen tamaina, pisu eta zilindradaren arabera sailkatzen dira.
Ikurrez adierazitako zenbait magnituderen arteko erlazioa, berdintza gisa adierazia, balio batzuetatik abiaturik beste balio bat lortzeko balio duena.
Espezie kimiko baten konposizioa adierazten duen irudikapen grafikoa, zenbakiz, elementuen ikurrez eta, batzuetan, bestelako baliabide grafikoz eratua.
Proposizio-kalkuluan, alfabetoaren elementuekin eratutako segida finitua, esanahia izanik (formula ongi eratua) edo ez.