formazio

1. Ekol.

Landare-mota batek toki batean hazteko duen modu uniforme bereizgarria edo landare-espezie batzuek toki batean elkarrekin bizitzeko duten modu uniforme bereizgarria, eskualde baten paisaia ezaugarritzen duena. Adibidez, belardia, sabana, arantzadia, estepa, basoa eta abar.

2. Geol.

Ezaugarri litologiko jakin bateko arroka-gorputz igneo edo metamorfikoa, kartografiagarria dena.

3. Geol.

Bere ezaugarri litologikoengatik eta kokapen estratigrafikoagatik erraz bereiz daitekeen arroka-gorputza. Oinarrizko unitate litoestratigrafiko formala da. Gehienetan hala bada ere, ez du ezinbestean morfologia tabularrik eduki behar, eta lurraren azalean kartografiatu edo lurpean jarrai daiteke. Formazioak taldeetan batu daitezke eta haien barnean atalak bereiz daitezke. Formazioak, gehienetan, litologia nagusiaz eta izen toponimiko batez izendatzen dira (adibidez, Eako hareaharriak formazioa).