fluorita

1. Miner.

CaF2. Sistema kubikoan kristaltzen den kaltzio fluoruroa. Kolore askotakoa izan daiteke aldaeraren arabera: kolorgea, zuria, urdina...Sarritan pirita, galena eta esfaleritarekin batera azaltzen da. Produkzioaren % 50a baino gehiago azido fluorhidrikoa lortzeko erabiltzen da. Beste erabilera batzuk ere baditu: beiragintza, buztingintza, optika, etab.

Fluorita
Fluorita