fluidizatze
- 1. Kim.
Gas baten korronte gorakorraren bidez tamaina txiki eta uniformeko partikula solidoen multzo bat esekiduran jarri eta ohantze fluidizatu bat eratzean datzan teknika. Fase solidoaren eta gas-fasearen artean kontaktua behar den eragiketetan erabiltzen da (erreakzio katalitikoetan, errekuntzan, gasifikazioan eta abarretan).