fibromialgia

1. Med.

Hainbat gorputz-ataletan muskuluen eta ehun fibrosoaren mina eta neke edo akidura-sentsazio orokorra eragiten duen gaixotasun erreumatikoa. Oroimenaren eta loaren asaldurak ere eragin ditzake, bai eta depresioa ere. Jatorri ezezagunekoa da, baina faktore genetikoen eta ingurune-faktoreen eragina onartzen da. Eztabaida sortu da fibromialgiaren izaera psikosomatikoaren inguruan, baina azken ikerketek iradokitzen dute nerbio-sistema zentralaren desoreka neurokimikoek badutela zerikusia. Diagnosia eta tratamendua zailak dira.