fauna

1. Zool.

Leku edo garai bateko animalien multzoa. Animalien multzo oso bat izendatzeko erabiltzen den terminoa da, eta delako multzoa hainbat irizpideren arabera defini daiteke: bizi izan den garai geologikoa, irizpide zoogeografikoak, osatzen duten talde taxonomikoa, ingurunea, banaketa geografikoa...