fasore

1. Fis./Teknol. Elektr.

Modu sinusoidalean aldatzen den magnitude bat adierazteko erabiltzen den lerro birakaria (bektore birakaria). Lerroaren luzerak magnitudearen balioa adierazten du, eta edozein unetan abszisa-ardatzarekin osatzen duen angeluak fasea adierazten du. Berez, zenbaki konplexu den edozein magnituderi deritzo fasore (hala nola inpedantziari edo admitantziari). Zirkuitu-analisian, fasorea luzera konstanteko eta fase-angelu konstanteko bektore bat da. Uhin sinusoidalekiko kalkuluak errazteko erabiltzen dira fasoreak, ekuazio diferentzial bidez ebatzi beharreko problemak ekuazio aljebraiko bidez ebazteko aukera ematen baitute.