ezpel
- 1. Bot.
- sin. ezpel arrunt
Buxazeoen familiako zuhaixka edo zuhaitza, hosto txiki, oso, larrukara eta oposatu ugariz hornitua dagoena. Loreak txikiak dira eta fruitua kapsula oboide edo esferikoa da. Oso arrunta da, bereziki isurialde mediterraneoan, eta heskaiak egiteko landatzen da. Eskulangintzan oso erabilia den zur zuri gogorra du.