eutrofizazio

1. Ekol.

Ura, artifizialki edo naturalki, materia nutritibotan aberastea. Batzuetan, kutsaduraren ondorio izan daiteke, eta ekosistema urtarren desoreka dakar (adib., detergenteen edo nekazaritzan erabilitako ongarrien fosfatoek eta bestelako mantenugaiek ur-landareen gehiegizko hazkuntza eragiten dute; azkenerako, uretako oxigeno disolbatua gutxiagotu egiten da, eta bertako bizidunak desagertu egin daitezke).