eumikoto
- 1. Mikol.
Zenbait onddo zelulabakar edo zelulaniztunez esaten da. Pareta duten zelula nukleobakar edo nukleoaniztunak dituzte, eta aparatu begetatiboa (mizelioa) hifa-multzo batez eratuta dago. Ugalketa sexuala zein asexuala dute, eta bere barnean perretxikoak hartzen dituen Eumycota dibisioa osatzen dute.