etilen glikol
- 1. Kim.
- sin. glikol
CH2OHCH2OH formula duen dialkohola (etano-1,2-diola edo 1,2-dihidroxietanoa). Likido kolorgea da, usaingabea, gozoa, eta zertxobait likatsua. 197 °C-an irakiten du. Toxikoa da. Urarekin eta alkoholarekin erraz nahasten da, baina eterrarekin ez. Izotz-kontrako gisa erabiltzen da, eta dinamitaren zein erretxinen fabrikazioan.