etanol

1. Kim.
sin. alkohol etiliko

Etil alkohola (CH3CH2OH). Likido kolorgea da, uretan disolbagarria eta toxikoa. Biomasaren karbohidratoen hartziduran eratzen da. Industrian disolbatzaile gisa erabiltzen da nagusiki eta zenbait herritan (Brasilen batik bat) erregaitzat ere bai, hutsik edo, gasolinarekin nahasirik, gasohol moduan. Berotze-ahalmena 25-30 MJ/kg ingurukoa du.

Ezkerrean, etanol-molekularen atomoek espazioan benetanbetetzen duten bolumena; eskuinean, etanolaren zenbait propietate
Ezkerrean, etanol-molekularen atomoek espazioan benetanbetetzen duten bolumena; eskuinean, etanolaren zenbait propietate

1. Kim.
Etil alkohola (CH3CH2OH). Likido kolorgea da, uretan disolbagarria eta toxikoa. Biomasaren karbohidratoen hartziduran eratzen da. Industrian disolbatzaile gisa erabiltzen da nagusiki eta zenbait herritan (Brasilen batik bat) erregaitzat ere bai, hutsik edo, gasolinarekin nahasirik, gasohol moduan. Berotze-ahalmena 25-30 MJ/kg ingurukoa du.

Etanola Edit

Egilea: Eneritz Anakabe, Sonia Arrasate

ETANOLA

Etanola, alkohol etilikoa, bi karbonoz osatutako alkohola da (CH3CH2OH). Likido kolorgea, sukoia eta toxikotasun ertaineko konposatu organikoa da; edari alkoholdunetan agertzen den osagai organiko nagusia. Etanolaren aurkikuntza historiaurrekoa da, eta, segur aski, fruitu onduak jatean eta horien eragin toxikoa eta estimulatzailea hautematean gertatu zen. Etanola kanabera-azukrearen hartziduraz lortzen da. Era berean, garauetan, patatan eta arrozean agertzen den almidoiaren hartziduraz lor daiteke. Azken horri garau-alkohol deritzo.

C 12 H 22 O 11 + H 2 legamia 4 CH 3 CH 2 OH + 4 CO 2 MathType@MTEF@5@5@+=feaagaart1ev2aaatCvAUfeBSjuyZL2yd9gzLbvyNv2CaerbuLwBLnhiov2DGi1BTfMBaeXatLxBI9gBaerbd9wDYLwzYbItLDharqqtubsr4rNCHbGeaGqiVu0Je9sqqrpepC0xbbL8F4rqqrFfpeea0xe9Lq=Jc9vqaqpepm0xbba9pwe9Q8fs0=yqaqpepae9pg0FirpepeKkFr0xfr=xfr=xb9adbaqaaeGaciGaaiaabmqaamaabaabaaGcbaGaae4qamaaBaaaleaacaqGXaGaaeOmaaqabaGccaqGibWaaSbaaSqaaiaabkdacaqGYaaabeaakiaab+eadaWgaaWcbaGaaeymaiaabgdaaeqaaOGaae4kaiaabccacaqGibWaaSbaaSqaaiaabkdaaeqaaOGaae4taiaabccadaGdKaqaaiaabYgacaqGLbGaae4zaiaabggacaqGTbGaaeyAaiaabggaaSqabOGaayPKHaGaaeiiaiaabsdacaqGGaGaae4qaiaabIeadaWgaaWcbaGaae4maaqabaGccaqGdbGaaeisamaaBaaaleaacaqGYaaabeaakiaab+eacaqGibGaaeiiaiaabUcacaqGGaGaaeinaiaabccacaqGdbGaae4tamaaBaaaleaacaqGYaaabeaaaaa@5802@

Hartziduraren bidez ez ezik, bigarren mundu gerratearen ostetik hona, etilenoaren hidratazio-erreakzioaren bidez sintetizatzen da etanola. Hala, etilenoak gas-egoeran eta tenperatura eta presio altuetan dagoelarik urarekin erreakzionatzerakoan, etanola lortzen da. Prozesu horretan, azido mineralak, fosforo pentoxidoa (P2O5) edo tungsteno oxidoa erabiltzen dira katalizatzaile gisa. Hala lortzen den alkohol komertziala % 95 etanolez eta % 5 urez osatutako nahastea da, irakite-puntu konstantekoa; azeotropoa eratzen denez, etanol hori ezin da destilazioz bereizi. Ura eliminatzeko eta, horrela, alkohol absolutua (% 100) lortzeko, karea erabil daiteke (CaO). Kareak, etanolari aldaketarik eragin gabe, urarekin erreakzionatzen du eta kaltzio hidroxidoa ematen du.

Ezkerrean, etanol-molekularen atomoek espazioan benetan betetzen duten bolumena; eskuinean, etanolaren zenbait propietate

Etanola oso disolbatzaile ona da, toxikotasun baxukoa eta merkea. Disolbatzaile izateaz gain, antiseptikoa ere bada (adibidez, odola ateratzean erabiltzen da), eta eterra edo etil esterrak ekoizteko lehengai gisa erabiltzen da. Ipar Amerikako zenbait estatutan, EPA (Environmental Protection Agency) araudia betetzeko, gasolinaren gehigarri gisa erabiltzen da etanola. Hala, gasolinetan dagoen oxigeno-edukia handitzen da, eta, troposferan, airearen kalitatea hobetzen da. Beraz, gero eta erabiliagoa da landareen hartziduraz lortzen den lehengaia, hots, bioetanola.