estroboskopio

1. Teknol.

Abiadura handiz higitzen ari den objektu bat, tarteka eta erregularki argiztatuz, geldirik egongo balitz bezala edo oso poliki biratuko balitz bezala ikustea ahalbidetzen duen tresna. Estroboskopioa, berez, lanpara bat da, eta argazki-makinetako flash baten moduan lan egiten du, baina, distira bakarra egin beharrean, distira-sail bat egiten du nahi den maiztasunean. Minutuko b bira ematen dituen objektu birakari bat estroskopio batez argiztatuz eta estroboskopioaren maiztasuna minutuko b distirakoa izan dadin doituz gero, objektu birakaria beti posizio berean dagoenean argiztatzen denez, geldirik balego bezala ikusiko dugu. Besteak beste, makina birakarien abiadura egiaztatzeko erabiltzen da.