espeka-ardatz
- 1. Autom./Teknol. Mek.
Programatzaile mekanikoa, ardatz batez eta ardatz horretan kokatutako zenbait espekaz osatua. Besteak beste, errotetan, ehungailuetan eta mailu hidraulikoetan baliatzen da, baina, batez ere, barne-errekuntzako motorretan erabiltzen da, balbulen higidura eragiteko eta sinkronizatzeko. Motorretan, eragin nahi den balbula-higidura koordinatuaren arabera antolatuak daude espekak, eta birabarkiak birarazten du espeka-ardatza, eskuarki banaketa-uhal baten bidez.
- en camshaft
- es árbol de levas
- fr arbre à cames