eskisto bituminoso
- 1. Geol.
Tenperatura handian berotzean petrolio-kantitate handia ematen duen harri sedimentario pikortsua. Nagusiki buztinez osatua dago, eta kerogeno izeneko gai organikoa du. Eskisto xehatuaren destilazio lehorraren bidez kerogenoaren pirolisia gertatzen da, eta emaitza eskisto-olioa eta gasa dira. Erreakzioa gertatzen den tenperaturaren arabera, hidrokarburo-nahaste arin edo astunagoa ateratzen da. 500 °C inguruan egiten da, eskuarki. Eskisto-olioak sufre gutxi du, eta, hein batean ohiko petrolioa ez bezalakoa bada ere, fintzen denean petroliotik lortzen direnen antzeko produktuak ematen ditu.