eskisto
- 1. Geol.
Birkristalizazioa jasan arte metamorfismoaren eragina izan duen pikor ertaineko arroka metamorfikoa. Gehien bat paralelo kokatutako mineral xaflatuaz osatua dago. Mika, talko, klorita, hornblenda eta grafito mineralak ditu besteak beste. Eskistoen % 50 baino gehiago mineral lauak eta luzatuak dira, eta askotan kuartzoarekin eta feldespatoarekin tartekaturik aurkitzen dira.