esfera

1. Mat.

Bere ebakidura lau guztiak zirkunferentziak dituen gainazal edo solido itxia. Halaber defini daiteke esfera honela: zentro izeneko puntu finko baterainoko distantzia berdina duten espazioko puntuen leku geometrikoa; diametro izeneko segmentu baten inguruan biraka dabilen zirkunferentzierdi batek sortutako azal itxia, edota elipsoidearen kasu partikularra da, non a = b = c baita. Hauek ditu ekuazioak:
Kartesiarra: (xa)2+(yb)2+(zc)2=r2
parametrikoak: x=a+ρcos θsin ϕ, y=b+ρsin θsin Φ, y=c+ρcos Φ; θ[0,2π) eta Φ[0,π] izanik.
Zentroaren eta esferako edozein punturen arteko distantzia erradioa da eta r luzerakoa da. Zentrotik igarotzen den zuzenak esfera ebakitzen duen puntuen arteko segmentua diametroa da eta 2r luzera du. Esferaren diametro guztiak dira simetria-ardatzak.
Zenbait ezaugarri:
Zentroa: (a, b, c)
Gainazal esferikoaren azalera: 4πr2
Esferaren bolumena: 43π r3.