esekidura

1. Autom.

Ibilgailuaren atal ez-esekien eta esekien artean dauden osagai elastikoen multzoa. Ibilgailuaren atal esekia xasis-karrozeria multzoa da, eta atal ez-esekia gurpilek eta horien ardatzek osatzen dute. Esekiduraren funtzio nagusiak dira zoruaren irregulartasunen ondoriozko indarrak xurgatzea edo moteltzea, bihurguneetan ibilgailuaren egonkortasuna bermatzea, eta ibilgailuaren pisuari eustea. Hainbat esekidura-sistema daude: mekanikoak (malgukiak, baleztak, barrak..., eskuarki motelgailuekin batera erabili ohi direnak), hidraulikoak, pneumatikoak...

2. Fis./Kim.
sin. suspentsio

Fluido batean sakabanaturik dauden partikula solidoez osatutako sistema.