errotifero
- 1. Zool.
Azelomatuak, ez-segmentatuak eta aldebiko simetriakoak diren zenbait ornogabe urtarrez esaten da. Gorputzean enborra, burua eta isatsa bereizten dira; kutikulaz babesturik daude, eta enborraren inguruan lorika deritzon koraza-moduko egitura izan ohi dute. Rotifera filuma osatzen dute.