erromero
- 1. Bot.
Labiatuen familiako zuhaixka, 2 m-raino hazten dena. Orratz-formako hostoak ditu goitik berdeak eta behetik zuriak. Lore urdinxkak ditu, urte guztian zehar agertzen direnak. Arrunta da eskualde mediterraneoan. Lurringintzan eta sukaldaritzan (ongailu gisa) erabiltzen da.