errodamendu
- 1. Teknol.
Makinetan, ardatz birakariaren eta beraren euskarria den kojinetearen arteko marruskadura murrizteko jartzen den eraztun boladun edo arrabolduna. Marruskadurak sortzen duen erresistentzia eta beroa txikiagotzea da errodamenduaren helburua. Horretarako, kojinetearen gainazal zilindrikoa bola batzuen ukitze-puntuek ordezkatzen dute; hala, lerradurazko marruskadura desagertzen da, eta, haren ordez, errodadurazko marruskadura agertzen da, askoz txikiagoa. Bolak bi eraztunen artean kokatutako koroa baten hutsuneen barnean aske bira daitezke. Errodamenduak esfortzu handiak jasan behar dituenean, bolen ordez arrabolak erabiltzen dira, ukitze lineala baitute, bolen bidezko ukitze puntuala baino handiagoa.