erro
- 1. Inform.
Hierarkia-sistema baten irudikapenean, maila gorena. Adibidez, erro-direktorioa, hau da, direktorio nagusia, beste baten azpidirektorioa ez dena.
Hierarkia-sistema baten irudikapenean, maila gorena. Adibidez, erro-direktorioa, hau da, direktorio nagusia, beste baten azpidirektorioa ez dena.
Erroketaren emaitza; alegia, zenbaki erreal edo konplexu bati buruz (errokizuna), zenbaki hori lortzeko bere buruaz n aldiz biderkatu behar den beste zenbaki erreal edo konplexua. Adibidez, 2 zenbakia 16 zenbakiaren laugarren erroa da, zeren 24 = 16.
Funtzio bati buruz, haren balioa anulatzen duten x-ren balioetako bakoitza. Aljebraren oinarrizko teoremak dioenez, n mailako polinomioek n erro dituzte, eta beteko da ezen (x-r1)(x-r2)...(x-rn) = 0. Erro bakunak edo anizkoitzak izan daitezke, zenbat aldiz diren erro.
Pieza baten atal irten zilindrikoa, euskarri batean bermatzen dena eta euskarri horren gainean edo barnean bira daitekeena. Haren bidez bermatzen da pieza euskarrian. Adibidez, koxinetean sartzen den ardatzaren partea. Gontzetan, atal arra (ate eta leihoetako gontzetan, atal arra finkoa izaten da, eta atal emea hartan bermatzen da biratzeko).