errinozero

1. Zool.

Errinozerotidoen familiako ugaztun perisodaktiloen izen arrunta. Tamaina handikoak dira eta beren ezaugarri nagusia adar bat edo bi dituen buru luzea izatea da. Gorputza sendoa da, eta hankak motzak dira eta hiru behatzez hornituta daude. Azala lodia, zimurra, eta ia ilerik gabea da. Guztiak herbiboroak dira. Bost espezie daude: Afrikan errinozero zuria (Ceratotherium simum) eta beltza (Diceros bicornis); eta Asian errinozero indiarra (Rhinoceros unicornis), Javakoa (Rhinoceros sondaicus) eta Sumatrakoa (Dicerorhinus sumatrensis).