erretze

1. Fis./Teknol.
sin. erregai-erretze

Erreaktore nuklearretan, erregai-atalaren zorroak jasandako kalte larria, hozte-sistemak erreakzioan sortutako bero-energia xurgatu eta xahutzeko gai ez izateak dakarrena. Zorroaren inguruko ur-geruza bat irakiten hasten denean gertatzen da; orduan, zorroa termikoki isolaturik geratzen da, eta gehiegi berotzearen ondorioa da apurketa. Ondorioz, erregaia urtu egin daiteke, eta fisio-produktuak likido hozgarrian isuri.