errematxe
- 1. Teknol.
Xafla edo pieza meheak modu finkoan elkarri atxikitzeko lotura-elementua. Ziri-formakoa da, eta buru bat du; lotu beharreko piezetan egindako zuloan sartuta, alde batean burua gelditzen da, eta zuloaren beste aldean ateratzen den ziriaren mutur askea jo egiten da errematxatzeko mailuaz edo errematxatzeko makinan beste buru bat sortzeko. Errematxeak altzairuzkoak, letoizkoak, kobrezkoak edo aluminiozkoak izan ohi dira.