erreaktantzia

1. Fis.

Erresistentziarik gabeko korronte alternoko zirkuitu ideal batean, zirkuituak duen inpedantzia, hau da, harilen edota kondentsadoreen inpedantzia. Inpedantzia definitzen duen zenbaki konplexuaren parte irudikaria da (erresistentzia parte erreala da). Erreaktantzia induktiboa (harilei dagokiena) edo kapazitiboa (kondentsadoreei dagokiena) izan daiteke. Erreaktantzia induktiboak eta kapazitiboak norabide bera baina kontrako noranzkoa dute. Ohmetan neurtzen da SI sisteman.