erradiolario
- 1. Mikrob.
Silizezko eskeleto erretikuluduna duen Actinozoa klaseko protoktisto pelagiko itsastarra. Eskeleto erretikuludunak simetria axiala (naselarioak) edo erradiala (espumelaridoak) du. Erradiolarioen zelularen tamaina 100 eta 2000 µm artekoa izaten da, eta haien eskeletoak nahikoa ugariak dira arroka sedimentarioetan Kanbriarretik hasita gaur egun arte. Radiolaria subklasea osatzen dute.