erradikal

1. Kim.
sin. erradikal aske, erradikal libre

Elektroi bat edo batzuk parekatu gabe dituen molekula, atomoa edo molekula baten zati den atomo-multzoa. Besteak beste, erretzearen, kutsatzaile atmosferikoen, erradiazio ultramoreen eta gorputzean gertatzen diren prozesu metabolikoen ondorioz sor daitezke. Oso erreaktiboak dira, eta izaki bizidunen zeluletan kalte larriak eragin ditzakete; besteak beste, DNAri, proteinei eta zelula-mintzetako gantzei kalte egin diezaiekete. Kalte horiek endekatze-prozesuen eta -gaixotasunen eragile izan daitezke, eta zelula hil ere hil egin daiteke. Besteak beste, minbizia, bihotzeko gaixotasunak, artritisa eta Alzheimerren gaixotasuna eragin dezakete. Erradikal askeen eragina arintzeko, antioxidatzaileak erabil daitezke, hala nola E eta C bitaminak, selenioa, zinka, kobrea, manganesoa eta abar.