erradiadore
- 1. Autom.
Automobilaren motorra hozteko likidoa hozten duen gailua.
Automobilaren motorra hozteko likidoa hozten duen gailua.
Berokuntza-aparatua, beroa inguruko objektuei erradiazioz eta inguruko aireari eroapenez transmititzen diena (aire beroak konbekzioz hedatzen du beroa). Erradiadoreen barnetik fluido beroa dabil, normalean ura edo olioa. Ura darabilten erradiadoreen bero-iturria aparteko bero-sortzailea izaten da, galdara zentral bat adibidez; olioa, berriz, banako erradiadore elektrikoetan erabiltzen da (beroa Joule efektuaz sortzen da). Bero-transmisioa ahalik eta eraginkorren izan dadin, erradiadoreek azal handia behar dute izan (horregatik, xafla edo hodi anitzeko egitura izaten dute) eta materialek eroankortasun termiko handia izan behar dute (horregatik, metalak erabiltzen dira, hala nola burdinurtua, altzairua edo aluminio injektatua).