2. Fis.
sin. beroaren eroapen, eroapen termiko

Bero-energia materian zehar transmititzeko modua, energia zinetikoa molekulatik molekulara transferituz gertatzen dena. Material batean barrena edo elkar ukitzen duten materialen artean gertatzen den bero-transmisioa da. Solidoetan, molekulen arteko loturek eroapena errazten dute, molekula baten bibrazioak alboko molekula bibrarazten duelako. Dena den, transmisio-bide nagusia energia handiko elektroi askeek gorputzean zehar duten mugimendua da. Metalek, adibidez, elektroi askeen dentsitate handia dute, eta bero-eroale onak dira. Ez-metalek, aldiz, elektroi aske gutxi dituzte, eta ez dira eroale onak. Likido eta gasetan, molekulak bata bestearengandik urrunago daude; transmisioa zaila da eta, orokorrean, beroaren eroale txarrak dira.

3. Fis.
sin. eroapen elektriko, elektrizitatearen eroapen

Potentzial-diferentziaren eraginez, karga elektrikoak material batean korrontea sortuz higitzea, hala nola elektroiak metaletan, ioiak elektrolitoen disoluzioetan edo ioiak eta elektroiak gas disoziatuetan. Eroatearen ondorio den korronte elektrikoaren intentsitatea potentzial-diferentziarekiko eta materialaren eroankortasunarekiko proportzionala da. Elektrizitatea garraiatzen duten materialei eroale deritze eta garraiatzen ez dutenei isolatzaile edo dielektriko. Erdieroaleak kondizio jakin batzuetan eroale eta besteetan isolatzaile dira.