2. Geogr./Geol.

Behin altura batetik gora, mendi-ertzen gainean metatzen den elurra.

3. Geol.

Tontor edo arroka mehea eta goialde laukoa, luzeagoa altua baino, eta, gehienetan, horizontala. Arroka-harresi baten edo labar baten aurpegian garatzen da.

4. Inform.
sin. fitxa

Orrialde edo elkarrizketa-koadro baten albo batetik ateratzen den hegala, orrialde edo koadro horretara joateko aukera ematen duena.

5. Teknol.

Pieza batean, gainerakoak baino irtenago dagoen alderdia edo osagaia. Adibidez, trenbide gainean ibiltzeko gurpilek erlaitza dute, burdinbidetik irtetea galarazteko.