eremu elektriko
- 1. Fis.
Karga elektriko batek indarra jasaten duen espazioko zatia. Eragileak beste karga batzuk edo eremu magnetikoaren aldaketa izan daitezke. Espazioko zati horretako puntu bakoitzean eremu elektrikoaren intentsitatea definitzen da, hau da, karga elektriko positiboko unitateak jasaten duen indarra. Eremu elektrikoa indar-lerro bidez adierazten da. Eremu elektromagnetikoaren osagaia da.