2. Inform.
sin. eredu konputazional

Sistema baten portaera edo funtzionamenduaren deskribapena, konputagailu bidezko simulazio bat garatzeko oinarritzat hartzen dena.

3. Orok.

Sistema edo prozesu baten egituraren errepresentazio ideala.

4. Orok.

Errepresentazio baten burutzapena.

5. Teknol.

Galdaketarako moldeak egiteko erabiltzen den pieza. Moldeak, metal urtuz betetzen denean, lortu nahi den piezaren forma ematen dio metalari. Kanpaiak, estatuak eta arte-objektuen moldeak egiteko, argizarizko ereduak erabili ohi dira. Gainerakoetan, igeltsua, zura eta metala erabili ohi dira.