eranskin

1. Inform.
sin. fitxategi erantsi

Posta elektronikoko mezuarekin batera bidaltzen den fitxategia. Bidaltzailearen posta kudeatzen duen programak mezuari erantsitako fitxategiak MIME formatura edo formatu bitarrera bihurtzen ditu; hartzailearen posta kudeatzen duen programak, ostera, alderantzizko prozesua egiten du, hau da, mezuarekin batera jasotako eranskinak jatorrizko formara bihurtzen ditu.