eramaile

1. Elektron./Fis.
sin. karga-eramaile

Oinarrizko karga elektriko bat edo gehiago garraiatzen duen partikula, hala nola elektroia, protoia edo ioia; baita, hedaduraz, zuloa ere. Erdieroaleetan, karga-eramaileak elektroi askeak (karga negatiboaren eramaileak) edo zuloak (karga positiboaren eramaileak) izan daitezke.

2. Mikrob.

Gaixotasunaren sintomarik agertu ez arren, mikroorganismo patogenoa duen eta gainerakoei transmiti diezaiekeen banakoa.

3. Telekom.
sin. uhin garraiatzaile, uhin eramaile, garraiatzaile

Seinale bat garraiatzeko edo eramateko erabiltzen den maiztasun eta anplitude finkoko uhin elektromagnetikoa. Seinalea uhin eramaileari gainjarri, eta maiztasunean (FM), anplitudean (AM) edo fasean eragindako aldaketen bidez garraiatzen da.