entalpia
- 1. Fis./Kim.
Sistema baten barne-energiaren eta presio eta bolumenaren arteko biderkaduraren batura den funtzio termodinamikoa (H = U + PV). Sistema egoera batetik bestera aldatzean, entalpia aldatu egiten da eta, erreakzio kimikoen kasuan, entalpia-aldaketari (∆H) erreakzio-bero deritzo. Entalpia-aldaketa produktuen entalpien baturaren eta erreaktiboen entalpien baturaren arteko kenketa eginez kalkulatzen da. Entalpia-aldaketa negatiboa bada, beroa askatu egiten da eta erreakzioa exotermikoa dela esaten da. Alderantziz, entalpia-aldaketa positiboa bada, beroa xurgatu egiten da eta erreakzioa endotermikoa da.