enklabe

1. Geol.

Arroka igneoen barruan agertzen den arroka zaharrago baten zatia, arroka igneoarekin genetikoki erlazionatuta ezinbestean egon behar ez duena. Tamaina ehunka metrotik milimetro batzuetara bitartekoa izan daiteke; forma, koskatsua edota biribila, eta jatorriz, igneoak zein edozein litologiatakoak izan daitezke. Xenolito deritze arroka ostalariaren zatiak direnean, eta autolito, plutoiarekin genetikoki erlazionaturik daudenean.