emultsionatzaile
- 1. Kim.
- sin. agente emultsionatzaile
Bi likido nahastezinen arteko emultsioa sorrarazteko edota egonkortzeko erabiltzen den agente tentsioaktiboa. Emultsio egonkor bat eratzeko, tantei elkarrengana hurbiltzea eragotzi behar da; gainera, fasearteko mintza ez haustea lortu behar da. Horretarako erabiltzen dira emultsionatzaileak. Esaterako, elikagaigintzan, ur- eta olio-disoluzioak bat egiteko erabiltzen dira: lezitina, gantz-azidoen mono- eta diglizeridoak, polisorbatoak eta abar. Farmazian ere erabiltzen dira, plastikoen industrian eta abarretan. Hiru motatakoak dira: a) sintetikoak edo erdisintetikoak (detergenteak, glizerol esterrak, gantz-azidoen alkoholak...); b) produktu naturalak: pektina, erleen argizaria...; eta c) hauts moduko substantziak (buztin naturalak).