elkarkor
- 1. Mat.
- sin. asoziatibo
A multzo batean definitutako eragiketa bitarraz esaten da, baldin eta hiru elementu edo gehiagoren arteko eragiketa egitean elementuak binaka era desberdinetara hartuta ere emaitza aldatzen ez bada. Adibidez, batuketa eta biderketa elkarkorrak dira: a + (b + c) = (a + b) + c; a × (b × c) = (a × b) × c.