elikagai-piramide
- 1. Elik.
Dieta orekatua izateko zer janari eta bakoitzetik zenbat jatea komeni den azaltzen duen irudikapena. Piramidearen oinarrian, dietan ezinbestekoak izateagatik, asko edo maiz jan behar diren elikagaiak agertzen dira, eta, piramidean gora egin ahala, hain beharrezkoak ez izanik, neurriz edo gutxiagotan jan behar direnak.
