elektronegatibotasun

1. Kim.

Molekula bateko atomo batek loturaren elektroi-bikotea erakartzeko duen ahalmenaren neurria. Elektronegatibotasuna pisu atomikoaren eta balentzia-elektroiek nukleo kargatuarekiko duten distantziaren araberakoa da. Hala, taula periodikoan, zenbat eta elementua gorago eta eskuinerago egon, orduan eta elementuak elektronegatibotasun handiagoa du. Ezaugarri honen arabera, atomoak elektropositiboak edo elektronegatiboak izan daitezke. Loturak osatzen dituzten atomoen arteko elektronegatibotasun-aldeak asko baldintzatzen du loturaren izaera; izan ere, elektronegatibotasun-alde handia duten atomoen artean lotura ionikoa sortuko da, eta elektronegatibotasun-alde txikiagoa dutenen artean, berriz, lotura kobalentea.