elar
Erikazeoen familiako Erica, Calluna eta Daboecia generoetako zenbait zuhaixkaren izen arrunta. Altuera asko aldatzen da espezie batetik bestera, baina oro har oso adarkatuak dira eta lerro-formako hosto ilegabeak dituzte. Loreak hermafroditak, txikiak eta zuriak edo arrosa-kolorekoak dira.